undefined

1968ko bazkideei urrezko intsignien banatze ekitaldia

1968ko bazkideei urrezko intsignien banatze ekitaldia

Athletic Clubek urtetik urtera bazkide modura urrezko ezteiak betetzen dituzten zaleentzako antolatzen duen ekitaldia, non urrezko intsigniak banatzen diren, gure Klubeko nortasuna mantendu eta goraipatzen duen ekitaldi sozial nagusienetarikoa dugu.

Aitor Elizegi presidenteak, Zuzendaritza Batzako hainbat kideren laguntzarekin, aipatutako ekitaldiari hasiera eman dio San Mameseko Ipar harmailaren eraztun zentralean egindako gorazarre ospakizunean. Omenaldirako deialdia jaso duten 180 bazkide eta hauen lagun zein senitartekoek, ekitaldi xume bezain hunkigarrian hartu dute parte. Zuri-gorri askok gaur, ezbairik gabe, zelai zahar eta berriaren artean bizi izan ditugun une gogoangarriak ekarri dituzte burura.

Carlos Gurpegi, edo hamarkada haietako lekuko zuzenak izandako Jose Angel Iribar eta Jose Mari Argoitiaren agerpenarekin, 67-68 denboraldi amaiera eta 68-69 sasoi hasierako kontu mordoa ekarri dituzte gogora bertaratu diren zale zuri-gorriak, esate baterako Elx-eko Koparekin amaitutako urte korapilatsuak. KO-aren txapelketan lortutako hogeita bigarren garaikurra, ekitaldia burutu den aretoaren buru izan da giro aparta sortuz. Izan ere, ia 10 urtez titulurik lortu gabe egon ondoren, Anton Arietak kolpe batez lortutako Kopa garaipen hark gure historian ezezaguna zen “lehorte” epe bati amaiera eman zion.