undefined

Eduardo Rodrigalvarez-en aldeko Thinking Football zinemaldia

Eduardo Rodrigalvarez-en aldeko Thinking Football zinemaldia

Athletic Club Fundazioak, joan den martxoaren 10ean zendutako Eduardo Rodrigalvarez idazle eta kazetari zuri-gorriaren oroimenari Thinking Football Film Festival-en zazpigarren edizioa dedikatzea erabaki du.

Athletic Club Fundazioak, joan den martxoaren 10ean zendutako Eduardo Rodrigalvarez idazle eta kazetari zuri-gorriaren oroimenari Thinking Football Film Festival-en zazpigarren edizioa dedikatzea erabaki du. Zine jaialdia BBK Aretoan ospatuko da datorren astean, martxoaren 18tik 22ra.

Eduardo Rodrigalvarez, Athletici buruz idatzi duen kronikari ospetsuenetariko bat, Fundazioaren kultura proiektuen jarraitzaile sutsua zen, eta ohikoa zen “Letrak eta Futbola” literatura jaialdiaren zein “Thinking Football” zine jaialdiaren saioetan hura ikustea.