undefined

Manneken Pis eta Mister Pentland-en artean

Manneken Pis eta Mister Pentland-en artean

Athletic Clubak, bere muga geografikoetatik at peña ugari dituela harrotasunez esan dezake.

Athletic Clubak, bere muga geografikoetatik at peña ugari dituela harrotasunez esan dezake. Baina horrek ez du inolaz ere esan nahi harropuzkeriaz Tokiotik Kaliforniako San Francisko hegoaldean dagoen Daly Cityra, edo Buenos Airesetik Mexiko DF-ra, La Habanara, Caracasera edo Miamira bitartean lur-globo batean txintxetak ipintzeko baino balio duenik. Nazioarteko peña ugari ditugula esaten dugunean, Bilbotik milaka kilometrora bizi diren zale zuri-gorriek gure taldea pasio beteaz modu aktiboan lan egiten dutela azpimarratzen dugu, eta gure taldearen egunerokotasunean parte hartzen duen aktibo garrantzitsu bat direla onartzen dugu.

Bruselan, Standard Liejaren aurka 2009an Sclessin zelaian lortutako 1-7 emaitza historikoaren errautsetatik sortutako peñak 10 urte beteko ditu. Goyo Arbizu, Athletic Clubaren Zuzendaritza Batzaren ordezkari gisa, 1-7 Peñak bere urtemuga ospatzeko Belgikako hiriburuan antolatu dituen makina bat ekitaldietan parte hartuko du datozen egunetan.

Ekitaldi hauek, eta Bruselan ohitura den legez, Mundu osoan zehar ezaguna den Manneken Pis-ari jarriko zaion janzkera zuri-gorriarekin hasiko dira. Gertaera honetan Bruselako Udaletxearen ordezkaritza bat eta Manneken Pis-en Lagunartearen kideak gure zaleekin batera egongo dira. Larunbatean, Place de Gueux-en dagoen Euskal Etxean Atletico de Madrilen aurkako partida zuzenean ikusteko elkartzeaz gain, bideokonferentzia bitartez solasaldia antolatu dute Italiako Lehoiekin, Iparraldeko Peñarekin (datorren hilabetean Peñen Biltzarra antolatuko dutenek), Tokiotarrak, Athletic Club Kalifornia eta Mister Pentland-ekin batera.

Bitxikeria modura aipatu, Mister Pentland Peñako kideek Bilbotik hartuko dutela parte bideokonferentzia bitartez egingo den solasaldi honetan, beraiek ere urtemuga ospatzen dutelako eta horregatik Bilbora etorriko direlako Atletico Madrilen aurkako Liga partida San Mamesen bertatik bertara ikusteko. Onddo-kapela harrotasunez futbol zelai guztietan erakusten duten Londongo zale zuri-gorriek, Bretainia Haundiko hiriburua bisitatzen duten bilbotar orok ezagutzen duten Tamesis ertzean eta Tower Bridge-etik gertu dagoen Thomas More Street-en duten egoitzaren giroa Bilbora ekarri nahi izan dute. Kontzertu bat, nahitaezko “pintxo-potea” eta 60 lagunentzako bazkaria antolatu dute San Mamesera joan aurretik giro zuri-gorria berotzeko.