undefined

Gonbidatuak San Mameseko palkoan

Gonbidatuak San Mameseko palkoan

Aste hasieran, Atletico Madrilen aurka jokatzeko taldeak lehen lan saioak egiten zituela, Javier Clementek esan…

Aste hasieran, Atletico Madrilen aurka jokatzeko taldeak lehen lan saioak egiten zituela, Javier Clementek esan zigun argi eta garbi: “San Mamesen, madrildarren aurka, beti da partida gogorra, zakarra”. Eta oraingoan, Barakaldokoak, palkotik bertatik bertara berak esandakoa egia ote den ikusteko aukera izango du. Bera izan da talde biak zuzendu dituen azken entrenatzailea, eta “ile-horiak” azaldu moduan Klub bien arteko erlazioa betidanik egokia izan bada ere, kirol arloan lehiakortasuna erabatekoa izango da. Historian zehar, bilbotar eta madrildarren elastikoa jantzi duten jokalarien zerrenda ere mardula da, eta hauetako batek, Andoni Goikoetxeak alegia, neurketa palkotik zuzenean ikusteko gonbitea jaso du.

Stewart Sugg, Fawda, Rafael Henzel, Julian Duque eta Michael Zimbalist ere gonbidatuen artean izango ditugu San Mamesen. Izan ere, zinemagile guzti hauek, datorren astelehenean (martxoak 18) hasi eta ostiralera bitartean (martxoak 22) Athletic Club Fundazioak antolatzen duen Thinking Football Festival-ean parte hartuko duten izarretako batzuk dira.

Era berean, Fernando Lamikiz eta Ana Urquijo presidente ohiek neurketa palkoan ikusiko dutenen artean ere izango ditugu. Zozketa bidez aukeratutako hamar bazkideekin batera, Balmaseda CF eta Olabide Ikastola gure hitzartutako taldeen ordezkariak izango dira. Bestalde, gure peñentzako berezia izango den jardunaldi batean, San Mameseko palkoan Iparraldeko Peña (apirilean Nazioarteko Batzarra antolatuko dute), Extremadurako “Cacereña Lezama”, Urioste Zuri Gorri, Athletic Club Urkabustaiz, Cultural Urquiaga, Athletic Urzaiz eta Galdakaoko Urzaiz Ahari peñetako adiskideak gure artean egongo dira.