undefined

Ia 2.200 peñakidek San Mameseko festarekin bat egingo dute

Ia 2.200 peñakidek San Mameseko festarekin bat egingo dute

Athletic Cluben bazkideak larunbat honetarako sarrerak erosten ari diren erritmo onari, Atletico Madrilen aurkako neurketa…

Athletic Cluben bazkideak larunbat honetarako sarrerak erosten ari diren erritmo onari, Atletico Madrilen aurkako neurketa galdu nahi ez duten 2.200 peñakideek San Mameseko harmailetan eskainiko duten kolore berezia gehitu beharko zaio.

114 peña zuri-gorri Bilbon izango ditugu egunotan. San Mamesen jokatuko den denboraldiko partida erakargarrietako batera joatea erabaki dute, martxoaren zubiko jai egunak direla medio.

Asteburuan ere 2019 urteko delegatuen lehen batzarra egingo da. Tokian tokiko 16 ordezkarik hitzordua dute igande goizean Ibaiganen peñen egunerokotasunari errepasoa emateko. Gainera, Iparraldeko Peñak, apirilaren 26, 27 eta 28ko asteburuan Baionan antolatuko duen Nazioarteko Biltzarraren lan-jardunaldietan garatzeko kontzeptu nagusiak aurreratuko dituzte batzar horretan.