undefined

Gaur bisitari duguna… Atletico Madril

Gaur bisitari duguna… Atletico Madril

Atletico Madril gurekin harreman historikorik gehien duen klubetariko bat da, zalantza izpirik gabe.

Atletico Madril gurekin harreman historikorik gehien duen klubetariko bat da, zalantza izpirik gabe. Esan gabe doa eta ezaguna bada ere, Athletic Clubeko bazkideak izan ziren talde koltxoigilearen fundatzaileak eta erakunde biak club bakarra izan ziren hastapeneko urteotan, Athletic Club Bilbon eta Athletic Club Madrilen ere eta lehiatu ezinik haien artean.

Gaur arratsaldeko partida kontuan hartuta, hiru dira Athletic Cluben kontra 200 partida ofizial baino gehiago jokatu dutenak. Lehoiak eta koltxoigileak lehiaketa ezberdinetan aritu dira aurrez aurre: Kopa, Liga, Eva Duarte (Superkopa), Ligako Kopa eta UEFA Europa League… Lehendabiziko neurketa ofiziala 1921eko maiatzaren 8an jokatu zen, San Mamesen jokatu zen Kopako finalean hain zuzen ere. Bilbon jokatu zen Atletico Madrilek horrela erabaki zuen gurea club fundatzailea izanagatik.

Partida horretako argazki bat, hamaikako biak lehiaren ostean Koparekin (4 eta 1 Athleticen alde), lagun izan da zuzendaritza batza biek egin duten bazkari ofizialean Ibaiganen.
Banderatxo bat, 1985eko finalari dagokiona eta 1956ko eta 1985eko finalen sarrerak eta beste oroigarri batzuk bazkarian ikusgai izan dira.

Ohikoa den legez, objektu guzti hauek Athletic Club Museoaren bildumakoak dira.