undefined

Girona FC – Athletic Club partidarako sarrerak

Girona FC – Athletic Club partidarako sarrerak

Girona FC-k 306 sarrera eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.

Girona FC-k 306 sarrera eskaini dizkio Athletic Clubi gure taldearen aurkako norgehiagoka ikusteko.

Partida hori ikusteko dauden 306 sarreretakoren bat erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke martxoaren 18tik, astelehena, 12:00etatik, martxoaren 22ra arte, ostirala, 10:00etara.

Beharrezko balitz, zozketa martxoaren 22an, ostiralean, 12:00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 40 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.