undefined

“Nossa Chape” Filmak Thinking Football jaialdia inauguratuko du

“Nossa Chape” Filmak Thinking Football jaialdia inauguratuko du

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Thinking Football Film Festival jaialdiari hasiera emango zaio “Nossa Chape” filmarekin.

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Thinking Football Film Festival jaialdiari hasiera emango zaio “Nossa Chape” filmarekin. 2016ko azaroaren 28an Chapecoense brasildar taldeak izandako hegazkin istripuan oinarrituta dago.

Klubeko presidente Aitor Elizegiren inaugurazio hitzaldiaren ostean, eta “Nossa Chape” filma eman aurretik, José Ángel Iribarrek 2018ko edizioko Ikusleen Saria emango dio Stewart Sugg zuzendariari, Kenny Dalglish ospetsuaren bizitzan oinarritutako “Kenny” filmagatik.

Emankizunaren ostean, zine-foruma izango dugu eta hiru gonbidatu berezik hartuko dute parte: Michael Zimbalist, bere anaia Jeffekin, filmeko zuzendaria; Julián Duque, ondoko zuzendaria eta Rafael Henzel, istriputik bizirik irten ziren sei pertsonetako bat.