undefined

Feminismoa, askatasun eta futbola, “Thinking” jaialdian

Feminismoa, askatasun eta futbola, “Thinking” jaialdian

Gaur, BBK Sala Aretoan, futbolaren gaiaz harago doazen bi film aurkeztuko dira.

Gaur, BBK Sala Aretoan, futbolaren gaiaz harago doazen bi film aurkeztuko dira. Emakumeek Libian eta Iranen bizi duten egoera soziala gertuagotik ezagutzeko aukera izango dugu.

20:00etan, “Freedom Fields” izeneko lana emango dugu, Naziha Arebirena. Gainera, zuzendaria, Filmeko protagonista den Fadwa futbolariarekin batera, aretoan egongo da eta osteko zine-forumean parte hartuko du. Moderatzailea Aisha Al-Said izango da, FC Barcelona Fundazioko Aliantza, Berrikuntza eta Ezagutza arloko arduraduna.

Hori baino lehen, 18:00etan, “Cold Sweat” filma ikusiko dugu, Soheil Beiraghi zuzendariarena. Benetako istorio batean oinarritua dago. Afrooz iraniar futbolariak Asiako Jokoetan finala jokatu ahal izateko borroka kontatzen da, legeak eragotzi egiten baitzion.