undefined

De Marcos eta Gurpegui, “Mario” filmari buruz solasaldian

De Marcos eta Gurpegui, “Mario” filmari buruz solasaldian

Thinking Football zinemaldiaren laugarren jardunaldia gaur ospatuko da “Mario” pelikula suitzarrarekin.

Thinking Football zinemaldiaren laugarren jardunaldia gaur ospatuko da “Mario” pelikula suitzarrarekin. Futbol talde profesional bateko bi jokalariren arteko maitasun istorioa kontatzen da. Zer gertatuko litzateke? Zeintzuk izango lirateke kideen, klubaren eta ingurukoen erreakzioak? Posible izango litzateke benetan gaur egun futbol jokalari batek bere homosexualitatea modu naturalen bizitzea Europan, ala Robbie Rogers eta Collin Martinen moduko kasuak AEBetan soilik eman daitezke? Filmaren ostean, Óscar De Marcos eta Carlos Gurpegui sartuko dira eta Premier League-ko Football Against Homophobia kanpainaren zuzendaria den Lou Englefield-ekin hitz egingo dute horretaz eta beste kontu batzuez. Eztabaida Athletic Club Fundazioko kultur arloko arduradunak moderatuko du, Galder Reguerak