undefined

Martin Urrejola, Athletic Clubekin hitzartutako kluben harreman-burua

Martin Urrejola, Athletic Clubekin hitzartutako kluben harreman-burua

Martin Urrejola Athletic Club eta hitzartutako taldeen arteko instituzio-erlazioen arduradun berria izango da.

Martin Urrejola Athletic Club eta hitzartutako taldeen arteko instituzio-erlazioen arduradun berria izango da.

Urrejolak Bizkaiko futbolean ibilbide luzea izan du, eta Zamudio, Deusto, Sestao, Zalla, Lemona, Gernika, Galdakao, Loiu, Portugalete eta Erandio taldeetan jokatu du, aipatutako azkenengoan erretiroa hartu eta Ategorriko kluba entrenatzeko ardura jasotzeko. Erandio ez ezik, Zamudio, Bizkaiko Kadete mailako Selekzioa, Deusto eta Durangoko Culturaleko nazio ligaren gazte mailako taldeak ere entrenatu ditu. Halaber, Entrenatzaileen Eskolaren zuzendaria izan da lau urtetan.

Azken 12 urtetan, Martin Urrejola Athletic Cluben Kanpo Proiektuan lanean egon da, Bilbo Gunearen Heziketa Sailaren barruan.