undefined

‘Nossa Chape’, Thinking-en Publiko Sarien garaile

‘Nossa Chape’, Thinking-en Publiko Sarien garaile

Michael eta Jeff Zimbalist anaiek zuzendutako filmak 2019ko Thinking Football Film Festival-en Publiko Saria irabazi du.

Michael eta Jeff Zimbalist anaiek zuzendutako filmak 2019ko Thinking Football Film Festival-en Publiko Saria irabazi du. 2016ko azaroaren 28an Chapecoense talde brasildarrak jasandako aire-istripuan oinarritutako dokumentalak, jaialdiaren zazpigarren edizioa inauguratu zuen. Joan den 22an, ostirala, amaitutzat eman zitzaion kalitate handiko bederatzi film luze astebete bizi batean erakutsi ostean. ‘Nossa Chape’, produkzio brasildarrekoa, leporaino bete zen Sala BBK aretoan bildutakoei ikaragarri gustatu zitzaien; publikoa nabarmenki hunkituta geratu zen eta brasildar produkzioko pelikula honen alde eman zuen bere botoa.

Dokumentalaren proiekziora Michael Zimbalist, pelikularen zuzendarietako bat; Julian Duque, zuzendarikidea; eta Rafael Henzel, hegazkinean bidaia egin eta istriputik bizirik atera zen seietako bat.

Athletic Club Fundazioak, Thinking Football Film Festival-en antolatzailea Sala BBK-rekin batera eta Euskaltel-en babespean, eskerrak eman nahi dizkie jaialdiaren zazpigarren edizioa ahalbidetu duten pertsona, hedabide eta erakunde guztiei; izan ere, arrakasta handiz garatu da, beraz, Athletic Club Fundazioaren kultura ekimen aipagarrienetako bat sendotu delakoan gaude.