undefined

Aisialdia eta networking-a bat eginik

Aisialdia eta networking-a bat eginik

Ostiral honetan SMVA-ren (San Mames VIP Area) abonatuen arteko urteroko topaketa ospatu da erdiko eraztunaren…

Ostiral honetan SMVA-ren (San Mames VIP Area) abonatuen arteko urteroko topaketa ospatu da erdiko eraztunaren Hego Aretoan. Athletic Clubek antolatutako ekitaldi honek, SMVA-ko jarlekuak eta palkoak bete ohi dutenek elkar ezagutu eta giro adiskidetsuan programaturiko ekitaldietan gozatzea zituen helburu. Topaketara gure lehen taldeen izenean egon dira Yeray, Nekane Diaz eta Marta Perea, eta Imanol Etxeberria, Andoni Lakabeg eta Carlos Gurpegui jokalari ohiak, azken hau jokalari ohi eta Klubeko ordezkari modura, eta Fernando San Jose, Maria Tato, Goyo Arbizu eta Aitor Bernardo batzordekideak.

Jardunaldian photocall bat, koktel bat, hiru bolatxoekin futbolin partidak, eta horrez gain, 1-2ko emaitzaz amaitu den Athletic Club eta Gironaren arteko partida ikusi zen.