undefined

Azken lan saioa, San Mamesen

Azken lan saioa, San Mamesen

Gaur goizean Jose Agirreren taldeak biharko partida prestatzeko bidean San Mamesen egin du azken lan saioa.

Gaur goizean Jose Agirreren taldeak biharko partida prestatzeko bidean San Mamesen egin du azken lan saioa. Min hartuta dauden Yulema Corres eta Maite Oroz jokalaria ezik, gainontzeko futbolari guztiak prest daude Levante UD taldeari aurre egin eta zaleei garaipena eskaintzeko prest. Egoera bikainean dagoen San Mameseko soropilean, jokalari zuri-gorriek giro apartean egin dute lan, Liga amaitu bitartean geratzen diren azken bost jardunaldietan ahalik eta emaitza onenak lortzeko asmoz.

Lan saioaren ostean, Jose Iragorri prentsa-aretoan emandako prentsaurrekoan, bilbotarren entrenatzaileak biharko neurketari buruz argi azaldu duenez “erantzukizun handia daukagu, baina ez gaude urduri, astean zehar prestatu gara eta seguru bihar lan hori isladatuko dugu”. Bide batez, San Mamesen bilduko den jendetzari buruz galdetu zaionean “garrantzistuena etorriko diren ikusle guztiek gozatu dezaten daukagu helburu, eta nola ez irabazi.” Aipatu du. Edonola ere ezin ahaztu daiteke biharko aurkaria Levante UD alegia, arerio indartsua dela eta “Levantek jokalari oso trebeak ditu, talde oso lehiakorra du eta esperientzia handiko jokalariak ditu” azpimarratu nahi izan du Joseba Agirrek.