Bilera instituzionala Ibaiganen
Gaur Ibaiganen, Athletic Clubeko, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari nagusiak lan-batzarra egiteko elkartu…
Gaur Ibaiganen, Athletic Clubeko, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari nagusiak lan-batzarra egiteko elkartu dira. Aitor Elizegi presidenteak, Juan Mari Aburto eta Unai Rementeriarekin izandako bileran, bere agintaldiaren lehenengo ehun egunetan martxan jarritako ekimenak azaltzeaz gain Klub zuri-gorriaren etorkizuneko erronken berri eman die Bizkaiko agintarien ordezkaritzari.