
Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago
Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago, Getafe CF taldearen aurka LaLigako 31. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.
Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago, apirilaren 7an, igandean, 14:00etan, Getafe CF taldearen aurka, Alfonso Perez Coliseumean, LaLigako 31. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.
Zuri-gorriak hegazkinez abiatu dira 19:12an, eta 20:15ean Madrileko aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez Mirasierra Suites Hotelera joan dira bertan afaltzeko. Aurretik Iñigo Cordoba eta Dani Garcia jokalariek sinadura ekitaldia burutu dute bertaratu direnekin.
Aitor Elizegi presidentea, Maria Tato, Oscar Arce eta Jorge Gómez batzakideak, eta Joxe Anjel Iribar Presidentetzaren albokoa espedizio-buru izan dira.
Zerua lainoturik dago eta 10 graduko hozberoa dago Madrilen.