undefined

Apirilaren 11ko ekitaldiak

Apirilaren 11ko ekitaldiak

Gaur, apirilaren 11n, osteguna, ordezkaritza zuri-gorria izango duten ekitaldi batzuk burutuko dira egunean zehar.

Gaur, apirilaren 11n, osteguna, ordezkaritza zuri-gorria izango duten ekitaldi batzuk burutuko dira egunean zehar:

Goizeko 10:30etan Ainhoa Vicente eta Damaris Egurrola jokalariak Zornotzako Andramari Ikastolara joan dira ikasleekin hitz egitera.

Pixka bat beranduago, 11:15ean Amaia Olabarrieta, jokalari ohia, IPI Ugao Ikastetxera joan da ikasleekin hitz egitera ere.

Arratsaldean, 19:00etan, Aitor Elizegi, presidentea, eta Borja Gonzalez, Estadioaren Ustiapen zuzendaria, Bizkaiko Txakolinak antolatutako Bizkaiko Txaolinaren Eguna ospatuko dute El Silon, Olabeaga Kaian (Aldapa, 21).

Eguna amaitzeko, 20:00etan, Maria Tato eta Jon Ander de las Fuentes batzakideak, Carlos Gurpegi jokalari ohia, Yulema Corres jokalariarekin batera, ekitaldi honetan saritua izango dena, COPE Vitoria Sarietan egongo dira. Sari hauek esparru ezberdinetan nabarmendu diren gasteiztarrei banatzen zaizkie. Ekitaldia Gasteizko Artiumean izango da.