
Kluba |
“Eskertzekoa da Athletic Clubek ni omentzea”
“Eskertzekoa da Athletic Clubek ni omentzea”
Joan den igandean, Beñat Rezustarekin batera, aurtengo Binakako Pilota Txapelketaren garaile suertatu zen pilotari bizkaitarrak…
Joan den igandean, Beñat Rezustarekin batera, aurtengo Binakako Pilota Txapelketaren garaile suertatu zen pilotari bizkaitarrak egingo du Rayo Vallecanoren aurkako norgehiagokaren atarian antolatu den ohorezko sakea.
Klubari emandako elkarrizketan azaldu duenez txikitatik, aitari esker, izan du zaletasun zuri-gorria eta horregatik San Mamesen jasoko duen harrera beroa betirako bihotzean gordeko duela aipatu du. Zale sutsu guztiek desiratzen duten moduan, aurten lehoiak berriro europear txapelketetarako txartela lortuko dutela uste du Danelek.
