undefined

Madrilerako sarrerak: Sariduna 224 zenbakia

Madrilerako sarrerak: Sariduna 224 zenbakia

Zenbaki hori eta ondorengo 699ak, hau da, 923a arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute.

Real Madridi Athletic Clubeko zaleentzako sarrera gehiago eskatu ostean, azkenik 700 sarrera banatuko dira.

Zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 224a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 699ak, hau da, 923a arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute. Sarrerak San Mameseko txarteldegietan erosi ahal izango dira apirilaren 15 eta 16an, astelehen eta asteartean , 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00retara.

Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.