undefined

Danel Elezkanok distira emango dio nazioarteko lurrina duen palkoari

Danel Elezkanok distira emango dio nazioarteko lurrina duen palkoari

Danel Elezkano, Beñat Rezustarekin batera Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren garailea, izango da Vallecasgo taldearen aurkako neurketaren gonbidatu berezia.

Danel Elezkano, Beñat Rezustarekin batera Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren garailea, izango da Vallecasgo taldearen aurkako neurketaren gonbidatu berezia. Bide batez, partidaren atarikoan Zaratamoko aurrelariak ohorezko sakea egingo du.

Era berean, Hazparneko Xuriatea Peña lapurtarrak plaka ofiziala jasoko du Aitor Elizegi presidentearen eskutik. Bisita bereziak aipatzearren, esan, igande honetan Argentinako Joseba Etxeberria Peña eta Mexiko Athletic Peña ere gurekin izango direla. Azken peña honen ordezkari gisa Gregorio Blasco, 30. hamarkadako atezain mitikoaren iloba etorriko da San Mamesera. Palkoan egoteko gonbitea jaso duten beste peña zuri-gorriak honako hauek dira: Zipunpa, Segurako Zorroztarri, Zumaiako Athletic Club Elkartea, Zuri Gorri Zaleak eta Zuri Gorri Zorrotza.

Angel Castro, Sestao River-eko presidentea, eta SD Zamudioko mandatari gorena den Fidel de Prado hitzartutako taldeen ordezkari gisa izango ditugu gurean.