undefined

Fundación Albacetek 0 Athletic Clubek 1

Fundación Albacetek 0 Athletic Clubek 1

Garaipena, Valdezateren debuta eta Nerea Nevadoren gola lehen taldearekin.

Garaipena, Valdezateren debuta eta Nerea Nevadoren gola lehen taldearekin, hauek izan dira gaurko partidan emandako berririk onenak. Zuri-gorriek 1-0 irabazi diote Fundacion Albaceteri, Nerea Nevadok lortutako golari esker; eta azkenik, jokalari lesionatu ugariren ondorioz, Valdezatek debuta egin du lehen taldearekin.

Lehen zatian, etxekoek aukerarik onena izan dute lehenengo minutuetan Alba Pomaresen hanketan. 35 metrotik, Cirauquiren jaurtiketa zuri-gorriek izan duten lehenbiziko aukera izan da, baina etxeko atezainak sekulako geldiketa egin du, Athletic-en gola saihesteko.

Bigarren zatian, Cirauquik beste aukera garbi bat izan du, Morazaren eskuinetik erdiraketaren ondoren, baina Elena del Torok errematea gelditu du. 74.minutuan, Nerea Nevadok, Ane Azkonaren ordez zelairatu denak, ezkerrez garaipenaren gola lortu du. Bukaeran, Valdezatek lehen taldearekin debuta egin du Jone Ibañezen ordez zelairatu denean.