undefined

Asteburu biribila

Asteburu biribila

Athletic Clubeko hiru lehen taldeek garaipena erdietsi zuten eta helburuei tinko eusten diete.

Athletic Clubeko hiru lehen taldeek garaipena erdietsi zuten eta helburuei tinko eusten diete.

Gozamen haundia sortzen duten asteburu paregabea izan da Athletic Clubentzat. Izan ere, edonora begiratuta ere albiste onak baino ez ditugu aurkitzen. Izan ere, Athleticeko hiru lehen taldeek garaipena lortu dute eta ondorioz denboraldi hasierako helburuei tinko eusten diete.

Atzo, igandea, bazkal orduan jokatu arren harmailetan bildutako ia 40.000 zaleei esker San Mamesen giro aparta izan genuen. Rayoko zaleekin aspalditik bizi dugun laguntasuna medio partidaren une askotan talde madrildarra berriro Lehen Mailan ikustearen aldeko kantuak piztu zituen harmailetan, baina zale zuri-gorriek atzoko neurketan izan ziren pasarte larrienetan gure taldearen alde bultzatzen ere eztarria ederto urratu zuten. Garitanoren mutilak jada zazpigarren postua lotu dute, Valentziak sei lehenengoen artean amaitzen badu Europa Leaguerako txartela ematen duen postua, eta orain lehoiek Santiago Bernabeura egingo duten bisita begiz jota dute. San Mamesen jokatutako azken bi partidak 3-2ko emaitzarekin amaitu dira. Defentsa arloan arazoak egon dira bai, baina aurkarien ate aurrean zuri-gorriak zorrotz dabiltza.

Min hartutako jokalari ugari dituen emakumezkoen taldeak Albacetera egindako bisitan ez zuen hutsik egin, eta sailkapeneko laugarren postuari indar haundiz heltzen dio. Nerea Nevado gazteak lortutako bere estraineko golarekin hiru puntuak Lezama aldera etorri ziren, eta datorren igandean Sevillara beste garaipen baten bila joateko indar-berriturik dago Joseba Agirreren taldea.

Bien bitartean, Bilbao Athleticek Lezaman bere gotorleku menderaezina eraiki du. Barakaldori 4-1 irabazita (Villalibreren 2 gol, Vivianek eta San Bartolomek gol bana) ostegun honetan Langreori egingo dion bisitan igoera play-offean sartzeko azken saioa egingo du. Helburu horretarako une honetan zazpi puntuko aldea duen eta larunbatean Lezamako harmailak elastiko hori-beltzekin bete zituzten barakaldotarrak harrapatau beharko dituzte.

Beheko Mailetan albiste azpimarragarria benetan Nazional Gazte Mailako taldeak asteburuan jasotako Liga garaikurra Danok Bat taldeari 1-0 irabazi ostean. Bestalde, Baskoniaren bolada garbiak etena jasan zuen Zamudioren aurka 2-0 galdu ostean, edonola ere, bosgarren dago sailakapenean hirugarren postuan dagoen taldearekin berdinduta.