undefined

Peñen Nazioarteko Kongresuaren aurkezpena Baionan

Peñen Nazioarteko Kongresuaren aurkezpena Baionan

Hurrengo Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Kongresuaren aurkezpena burutu da gaur, apirilaren 15ean, astelehenean, Baionan, bertoko Udaletxean hain zuzen ere.

Hurrengo Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Kongresuaren aurkezpena burutu da gaur, apirilaren 15ean, astelehenean, Baionan, bertoko Udaletxean hain zuzen ere.

Jean Rene Etchegaray alkatea izan da udal ordezkaritza zabalaren buru, Lapurdiko hiriburuak ateak zabaldu baitizkio peñazale zuri-gorriei hilaren 26tik 28ra bitartean.

Athletic Cluben aldetik Goyo Arbizu batzakidea eta Carlos Gurpegi presente egon dira, antolatzaileek lehendabizikoz peñen biltzarra Iparraldera eramateko egin duten ahalegina eskertuz.

Iparraldeko Peñak Kongresuaren nondik norakoak azaldu ditu. Topaketa gastronomikoak peñazaleentzat, turismoa hirian barna eta inguruetatik, eta Athletici buruzko erakusketa Euskal Museoan, besteak beste, izango dira ekitaldirik nagusienak. Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, presente egongo da apirilaren 26an inaugurazio ekitaldian.

Apirilaren 27an Deportivo Alavesen aurkako lehia ikusgaia egongo da Kongresua laguntzen duten tabernetan eta igandean lan-jardunaldiak eta ohiko senidetze bazkaria burutuko dira.