undefined

Iribar buru duen ordezkaritza zuri-gorria Glasgowra joango da saria Billy McNeill-en senitartekoei eskaintzeko

Iribar buru duen ordezkaritza zuri-gorria Glasgowra joango da saria Billy McNeill-en senitartekoei eskaintzeko

Athletic Cluba, aurten, One Club Man Award sariaren aurkezpen berezia egingo du Glasgow-n bertan.

Athletic Cluba, aurten, One Club Man Award sariaren aurkezpen berezia egingo du Glasgow-n bertan. Jose Angel Iribar eta Aitor Bernardo batzordekidea buru dituen ordezkaritza datozen egunetan Glasgow-ra joango da Billy McNeill-en senitartekoekin eta Celtic taldeko ordezkariekin egoteko.

Ian Blanker talde eskoziarraren presidenteak Athletic Clubi esker ona publikoki adierazi dio One Club Man Award saria Billy McNeill legendazko jokalariari emateagatik: “Aintzatespen hau sari bikaina da Billy-rentzat, gure klubeko historiaren izar distiratsuenetarikoa alegia. Athletic Club bezalako erakunde batek Billy-k gure taldearekiko izan duen konpromisoa saritzen duen garaikur hau Billy-ri emate zorionez asetzen gaitu eta horregatik McNeill familia osoa zoriondu nahi dugu”.

Era berean Peter Lawwel Celtic-eko Zuzendari Nagusiak, Athletic Clubaren erabakia txalo artean jaso du: “Billy-k merezimendu osoz jasoko du sari hau. Athletic Clubak Billy aintzat hartzea bihotzez eskertzen dugu. Gure kapitain haundia izan da, eta horregatik Billy McNeill Celtic-eko One Club Man modura izan duen ekarpena honela saritzea itzela da”.