undefined

One Club Man eta Woman Awards-en oihartzun handia

One Club Man eta Woman Awards-en oihartzun handia

Athletic Clubek, Billy McNeill eta Malin Moström jokalari ohiei One Club Man eta Woman sariak emango dizkiela iragarri eta berehala nazioarte mailako komunikabideen artean interes handia piztu da.

Athletic Clubek, Billy McNeill eta Malin Moström jokalari ohiei One Club Man eta Woman sariak emango dizkiela iragarri eta berehala nazioarte mailako komunikabideen artean interes handia piztu da. Albistea hedabide ospetsuetan argitaratu dute, hala nola BBC, The Times, The Herald, Sky Sports , The Scotsman eta Eurosport, eta horien guztien izenburuetan Matt Le Tissier, Paolo Maldini, Sepp Maier eta Carles Puyolen kirol ibilbideak goraipatu dituzten sari hauen ospea azpimarratu da.

Celtic FC talde eskoziarrak berak, bere web ofizialean ohoretzat hartu du 2019ko One Club Man Award saria Billy McNeill kapitain mitikoari ematea, eta era berean bere zale multzo zabalak foroetan sari bera publikoki ospatu dute, eta Celtic FC-aren legendazko jokalaria omentzeagatik eskertu dute.

Bestalde, hainbat komunikabidek Malin Moström suediar jokalariari lehenengo One Club Woman Award saria ematea nabarmendu dute, Athletic Clubek emakumezkoen futbolaren alde egiten duen apustua azpimarratuz. Bere herrialdetako komunikabideetan ere oihartzuna izan du sari hau, adibidez FotbollskanalenFolkbladet eta Västerbottens-Kuriren.