undefined

Mila zale zuri-gorri egongo dira Madrilen

Mila zale zuri-gorri egongo dira Madrilen

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago, apirilaren 21ean, igandean, 16:15ean, Real Madrid CF taldearen…

Athletic Clubeko lehen taldeko espedizioa Madrilen dago, apirilaren 21ean, igandean, 16:15ean, Real Madrid CF taldearen aurka, Santiago Bernabeu futbol zelaian, LaLigako 33. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko.

Zuri-gorriak hegazkinez abiatu dira 17:05ean, eta 17:50ean Madrileko aireportura heldu dira. Hortik, klubeko autobusez Mirasierra Suites Hotelera joan dira bertan afaltzeko. Aurretik Unai Lopez eta Unai Simon jokalariek sinadura ekitaldia burutu dute bertaratu direnekin.

Jorge Gomez batzakidea, Joxe Anjel Iribar Presidentetzaren albokoa eta Manu Delgado espedizio-buru izan dira. Espedizioarekin batera Kutxabanek eta Euskaltelek antolatutako zozketen irabazleek ere bidaiatu dute.

Zeru lainoturik eta 18 graduko hozberoa dago Madrilen. Partida zuzenean ikusteko 1.000 jarraitzaile zuri-gorri inguru espero dira.