undefined

Aste Santuko txapelketen emaitzak

Aste Santuko txapelketen emaitzak

Gazte mailako lehen taldeak eta kadeteen lehen taldeak parte hartu zuten Oviedo Cup txapelketan. Nagusiek…

Gazte mailako lehen taldeak eta kadeteen lehen taldeak parte hartu zuten Oviedo Cup txapelketan. Nagusiek aise gainditu zuten multzoen fasea eta Oviedoren aurkako kanporaketa, baina finalerdietan kanporatuak izan ziren Alavesen aurka, txapelketan jaso zuten kontrako gol bakarraren ondorioz, zuri-gorriek bederatzi jokalarirekin amaitu zutela ere kontuan hartuta.

Kadeteek ere arazorik gabeko lehen fasea bete zuten, eta baita Sants eta Parquesolen aurkako kanporaketak, finalerdietan Deportivo Alaves garaitu zuten penaltietan eta finalean, aldiz, 2-0 galdu zuten Atletico de Madrilen aurka.

Lloret de Mar (Catalunyan) MIC txapelketa ospetsua jokatu zen eta bertatik esku hutsik itzuli zen Nazio Mailako Gazte taldeak, hori bai, golik jaso gabe. Multzoko hiru partidak irabazi zituen eta lehen kanporaketan Kas Eupen belgikar taldearen aurka penalti jaurtiketetan galdu zuten, arauzko denbora hutsean amaitu eta gero.

Kadete B taldeak, bere aldetik, bosgarren amaitu zuen Irungo Hiriko Txapelketa.

Haurrek emaitza hobeagoak eskuratu zituzten. Esaterako 2005. urtean jaiotakoek Dublinetik Lezamara itzuli da Athletic Cluben izena Saint Kevin eskolako txapelketa ospetsua erdietsi ostean. Celticekin berdindu zuten, eta West Bromwich Albion, Watford eta, jada finalean, Bayer Leverkusen alemaniarrak gainditu zituzten. Bestalde, 2006 San Mames taldeak ere irabazle suertatu zen, kasu honetan Oviedon, finalean Real Valladolid 1-0 mendean hartuz. 2006 Aliron taldea Mallorcako finalerdietara heldu zen eta bertan 0-2 galdu zuten Milango Interren aurka.

Kimuek ere maila ona eskaini zuten: 2007 Alironek Katalunyako MICen finalerdietan galdu zuen Valentziaren aurka, penaltietan bazen ere. 2007 San Mamesek hirugarren amaitu zuen Zarautzeko Joxe Anjel Iribar Txapelketan.