undefined

Billy McNeill 2019ko One Club Man Award sariduna zendu da

Billy McNeill 2019ko One Club Man Award sariduna zendu da

Lehenik eta behin, jokalari eskoziarraren heriotza dela eta Athletic Clubek Billy McNeill-en senitartekoei eta Celtic FC-ko sendiari doluminak helarazi nahi dizkie.

Lehenik eta behin, jokalari eskoziarraren heriotza dela eta Athletic Clubek Billy McNeill-en senitartekoei eta Celtic FC-ko sendiari doluminak helarazi nahi dizkie.

Athletic Clubek, 2019ko One Club Man Award saria Billy McNeill Celtic FC taldeko kapitain mitikoari emateko erabakia hartu zuen, baina jokalari ohiaren osasuna makala zela eta joan den astean Jose Angel Iribar buru zuen klubeko ordezkaritza Glasgowera-ra abiatu zen Martyn McNeill-i (Billy-ren semerik gazteena) saria emateko. Bide batez, gure klubak 2019ko One Club Man Award saria jasotzeko gurekin izandako McNeill sendia, Ian Bankler Celtic FC-ko presidente jauna, eta “Lisbon Lions” talde mitikoaren parte izandako Jim Craig, Bertie Auld eta John Clark-i gure eskerrik beroena eman nahi diegu.

Athletic Clubarentzat ohore haundia izan da sendi zuri-gorriak ematen duen saririk preziatuena, One Club Man eta One Club Woman sariak alegia, Billy McNeill bezalako jokalari gogoangarriari ematea. Goian bego. Rest in peace Cesar. You’ll Never Walk Alone.