undefined

SOMOS DIFERENTES Peñaren inaugurazioa

SOMOS DIFERENTES Peñaren inaugurazioa

2015ko Superkopa irabazi ondorengo ospakizunetan, milaka zale zuri-gorrien aurrean, Aritz Adurizek Bilboko Udaletxearen balkoitik botatako hitzek oihartzun haundia izan zuten.

2015ko Superkopa irabazi ondorengo ospakizunetan, milaka zale zuri-gorrien aurrean, Aritz Adurizek Bilboko Udaletxearen balkoitik botatako hitzek oihartzun haundia izan zuten. Aurrelariak, bere berbaldiari amaiera emateko botatako “desberdinak garelako” (“porque somos diferentes”) esaldi gogoangarria, Madrilen bizi ziren zale zuri-gorri sutsu askorentzako aspalditik buruan bueltaka zuten idea egia bihurtzeko aitzakia bikaina izan zen.

“20” zenbakidun jokalarien hitzekin bataiatutako peña adinez nagusi egin da. Leganesen aurkako partida dela eta, Aitor Elizegi buru zuen Athletic Clubaren ordezkaritza zabala Madrilgo Jai Enea Txoko ezagunean bildu zen peñaren inaugurazio ofizialean parte hartzeko.

Presidenteak berak esan zuen moduan “etxean jokatzea” beti da gustagarri, batez ere Adurizek Udaletxean botatako hitzak jaso zituen koadrilarekin elkartu eta “gainontzeko guztien aurka lehiatzeko” kapaz garela erakusten duen lagun taldeaz inguratuta bagaude