undefined

Gu Gara Athletic Club

Gu Gara Athletic Club

Datorren apirilaren 26, 27 eta 28an Baionan ospatuko den XVLII Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Biltzarra dela medio, Athletic Club Museoak, Biltzarra antolatzen duen Iparraldeko Peñarekin elkarlanean, Baionako Musee Basque – Euskal Museoan “Gu gara Athletic Club” erakusketa aurkeztuko du.

Datorren apirilaren 26, 27 eta 28an Baionan ospatuko den XVLII Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko Biltzarra dela medio, Athletic Club Museoak, Biltzarra antolatzen duen Iparraldeko Peñarekin elkarlanean, Baionako Musee Basque – Euskal Museoan “Gu gara Athletic Club” erakusketa aurkeztuko du.

Erakusketa honetan Athletic Clubeko idiosinkrasiaren funtsezko alde batzuk aurkeztu nahi dira, tradizioarekin leialtasuna duen 121 urteko erakundea dela erakutsiz, bere herriarekin konprometitua, eta XXI. mendeko futbol modernoak dakartzan eraldaketen eta erronken aurrean atzera egin barik.

Athleticera hurbildu ahal izateko era askotako alderdiak ditugu. Erakusketa hau garatuko den esparrua aintzat hartuta, Peñen Nazioarteko Biltzarra alegia, baita aurkeztuko den lekua ere, Baionako Euskal Museoa, erakusketaren lau ardatzak hauexek izango dira: historia, harrobia (Iparraldeari keinu berezia eginez), gizarte-konpromisoa (euskara eredugarri) eta garai berrietara egindako egokitzapena.

Testu, argazki, bideo eta pieza adierazgarrien bitartez, Athletic Clubeko idiosinkrasiaren gaineko funtsezko zutabe hauek azaletik aurkeztuko dira, erakunde honi Euskal Herriko ordezkagarrietako eta berdingabekoetako bat egiten diona. Hori dela eta, futbolaz gain, San Mames berriari eta gizarte mailan hain garrantzitsua den jokalekutik kanpoko Athletic horri buruzko begirada egingo da.

Jatorrizko objektuen artean argazkiak daude, adibidez Athleticeko autografoekin dagoen lehen irudia (nazioarte mailan jokatutako lehen partidarena, Bordelen, 1903an), historia zuri-gorriaren izen propio aipagarrien jantziak (Argoitiak 1969ko finalean erabilitako elastikoa, Williamsen eta Blascoren -4 Liga titulu eta beste hainbeste Kopa- botak, eta Tirapuk erabili zituen eskularruak San Mameseko Kopa partida historikoan Atleticoren aurka), baloiak, kartelak, garaikurrak… eta Jose Angel Iribarren argazki bat benetazko tamainarekin, azken hau derrigorrezko selfie gunea.

Jorratutako gaiei buruzko ikus-entzunezko hiru pieza, Athleticeko historiaren laburpen handia sorreratik, Peñen eta Biltzarren inguruko gainbegirada, eta gaur eguneko San Mamesi buruzko erakusketa ere ikusgai daude erakustaldian.
Athletic Clubeko Peña kide guztientzat sarrera librea eta doan izango da asteburu honetan Baionako Euskal Museoan.