undefined

Malin Moström: “Sari hau harro egoteko moduko ohorea da”

Malin Moström: “Sari hau harro egoteko moduko ohorea da”

Aitor Elizegik, Athletic Clubeko presidentea, eta lehenengo One Club Woman Award saria jaso duen Malin…

Aitor Elizegik, Athletic Clubeko presidentea, eta lehenengo One Club Woman Award saria jaso duen Malin Moström Umeå IK taldeko jokalari ohiak sari entzutetsuaren aurkezpen-prentsaurrekoa eskaini dute Lezaman. Emakumezkoen lehen taldearen lan saioa bertatik bertara ikusi ostean, Joseba Agirreren taldeak eta Zuzendaria Batzako kideek, bertaratu diren kazetari ugariekin batera, Lezamako prentsa aretoa lepo bete dute.

Jokalari suediarrarentzat “ustekabe haundia izan zen sariaren berri izan nuenean, baina baita ohore haundia ere”. Malin Moström-entzat sari honek “bere ibilbidea eta betiko taldea aintzat hartzeaz gain, futbolean aritzen diren emakume guztientzako merezitako omenaldi da, batez ere, emakumezkoen futbolak egun bizi duen egoera kontuan hartzen badugu”. Saridunaren hitzetan “oso pozik eta gustura nago Lezamako instalakuntzetan”, eta Athletic Clubak egiten duen lanaren inguruan galdera egin diotenean “benetan atsegin dut Athletic Clubaren filosofia” azpimarratu du. Txantxa modura ere esan du gustura jokatuko lukeela elastiko zuri-gorriarekin.

Bere ibilbide profesionalren inguruan aipatu du “Suediako Liga eta Champions League-a lehenengo aldiz irabaztea eta Suediako taldearekin Munduko Txapelketaren finala galdu arren”, hiru une hauek izan direla bere kirol jardunaren oroitzapen gozoenak. Bide batez, argi utzi nahi izan du “beste talde batzuetan jokatzeko eskaintzak izan nituen baina argi neukan nire ibilbidea Umeå IK-n egin behar nuela”. Amaitzeko, bere senarrekin prentsa aretoan zeuden bere bi alabei buruz “futbolean jokatzen dute, eta ametsa litzateke profesional moduan aritzea, baina beraien aukera izango da. Nire betebehar bakarra taldean jokatzeak suposatzen duen gozamenaren inguruan mintzatzea da” aipatu du. Aitor Elizegi presidenteak Malin Moström saridunaren profila goraipatu nahi izan du “bere fideltasun eta Umeå IK taldearekiko izan duen konpromisoa azpimarratzekoa baita”. Aitor Elizegiren esanetan: “Erretiroa hartuta ere, min-hartutako jokalari mordoa zituen bere betiko taldea laguntzeko futbol-botak berriro jantzi eta zelaietara buletatu zen”. Bere ustez “elkarri eskua ematen dioten garaikur hau Malin Moström lehenengo One Club Woman saridunari ematea ohore haundia da gure Klubarentzat.