
Eli Ibarrak Malin Moströmi One Club Woman emango dio
Eli Ibarrak Malin Moströmi One Club Woman emango dio
Eli Ibarra Athletic Cluben historian partida gehien jokatu duen jokalariak, One Club Woman Award saria emango dio Malin Moström Umeå IK taldearen jokalari ohiari, Athletic Club eta Deportivo Alavesen arteko derbiaren atsedenaldian.
Eli Ibarra Athletic Cluben historian partida gehien jokatu duen jokalariak, One Club Woman Award saria emango dio Malin Moström Umeå IK taldearen jokalari ohiari, Athletic Club eta Deportivo Alavesen arteko derbiaren atsedenaldian. Ekitaldi hunkigarri hau Athletic eta Alavesen arteko partidaren lehen zatia amaitu bezain laster egingo da, beraz, bazkideei omenaldia egiten den bitartean eserlekuetan geratzea eskatzen zaie.
Legendazko jokalari gipuzkoarrak Athleticekin 2002ko urriaren 6an debuta egin zuen, eta Iraia Iturregi eta Irune Muruarekin batera 2017ko maiatzean jokatutako azken partidarekin bere bizitzaren klubari agur esan zion, haurtzarotik bihotzean eraman duen talde bakarra. Guztira, hegaleko ezkerrak 15 denboraldi eta 413 partida bete zituen Athletic Cluben, 111 gol sartuz eta Athletic Clubek beira-arasean dituen bost ligak irabaziz.
Athletic Clubentzako ohorea da eta harrotasunez hartzen du Eli Ibarra eta Malin Moström mailako bi futbolarik San Mamese zelaiaren erdian bat egitea, One Club Woman Award sari banaketa dela eta.