undefined

Lezaman, denboraldiari agur esateko, ospakizun zuri-gorria

Lezaman, denboraldiari agur esateko, ospakizun zuri-gorria

Bihar larunbata, irailak 27, Athletic Clubak eta Malaga CF-k (18:00) jokatuko duten Ligako 29. jardunaldiko partidarekin, Joseba Agirreren taldeak agur esango dio aurtengo Liga txapelketari Lezamako zelaian bilduko diren zale-zuri gorri guztiei.

Bihar larunbata, irailak 27, Athletic Clubak eta Malaga CF-k (18:00) jokatuko duten Ligako 29. jardunaldiko partidarekin, Joseba Agirreren taldeak agur esango dio aurtengo Liga txapelketari Lezamako zelaian bilduko diren zale-zuri gorri guztiei. Denboraldi gogoangarri honetan gureak ohi bezala gogor lehiatu dira eta gure historiaren urrezko orriak idatzi dituzte, San Mamesen Atletico Madril eta Levanteren aurka bildutako jendetzak esate baterako. Edonola ere, hamabostean behin Lezamako zelaian eztarria urratu duten guztiei omenaldia egiteko Klubak ondorengo ekitaldiak antolatu ditu:

Partidan zehar Lezamara hurbildutako zale guztien artean Athletic Clubaren 4 elastiko zozkatuko dira. Era berean, emakumezkoen taldeak Madrilen jokatu duen Ligako azken partida bertatik bertara ikusteko bi sarrera eta bidaia bikoitza egongo dira jokoan. Hori gutxi ez eta gizonezkoen lehen taldeak Valladoliden jokatuko duen partida ikusteko bi sarrera eta bidaia bikoitz ere zozkatuko dira. Sarituen izenak atsedenaldian emango dira jakitera Lezamako bozgorailuen bitartez, eta partida amaieran zorioneko saridunak berdegunera jeitsiko dira opariak jasotzera.

Malagaren aurkako partida emakumezkoen taldeko jokalari ohi ugarik eta Malin Moström, One Club Woman saridunak, palkotik ikusiko dute, eta norgehiagoa amaieran 14 urte azpiko neska mutilek gonbidatu berezi hauekin argazkiak egiteko parada izango dute.

Gaztetxoenek ere izango dute beste aukera paregaberik. Neurketaren atsedenaldian penalti-jaurtiketa mundiala antolatu da, non partida hasi aurreko argazkian parte hartu duten 14 urte azpiko neska eta mutilek emakumezkoen lehen taldeko jokalari guztiek sinatutako baloia irabazteko aukera izango duten.

Ez galdu denboraldiari agur esateko aukera aparta. Goazen!