undefined

Malin Moströmek OCW saria hunkituta jaso du

Malin Moströmek OCW saria hunkituta jaso du

Malin Moström Suediako futbolaren mitoak, Athletic Clubek ematen duen lehen ONE CLUB WOMAN AWARD saria jaso du lehoien eta babazorroen arteko derbiaren atsedenaldian.

Malin Moström Suediako futbolaren mitoak, Athletic Clubek ematen duen lehen ONE CLUB WOMAN AWARD saria jaso du lehoien eta babazorroen arteko derbiaren atsedenaldian. Legendazko beste jokalari bat izan da, kasu honetan Eli Ibarra zuri-gorria, saridunari garaikurra eman diona. Malin Moström 11 eta 9 urteko alabekin batera zelairatu da, biak kamiseta zuri-gorriarekin jantzita, eta bildutako publiko guztiaren txalo beroa eta estimua jaso ahal izan du.

Umeå IK taldearen erdilari mitikoak, beste behin ere, jasotako sariagatik eskerrak eman ditu, eta une berezi eta bakar hau alabekin bizi izanagatik zirrara handia sentitu duela adierazi du.

Gizonezkoen lehen taldeko partidaren ostean, Moström sendia Lezamara abiatuko da 18:00etan hasiko den Malagaren aurkako norgehiagokan lehoi emeak animatze aldera.