undefined

ATHLETICKET App-A: Txartel digitala iritsi da

ATHLETICKET App-A: Txartel digitala iritsi da

Athletic Clubek aurrera pauso berri bat eman du bere modernizatze prozesuan eta ATHLETICKET txartel digitala…

Athletic Clubek aurrera pauso berri bat eman du bere modernizatze prozesuan eta ATHLETICKET txartel digitala jarri du abian. Bazkideek berrikuntza hau Athletic Clubek eta RC Celtak San Mamesen jokatuko duten partida egunean erabili ahal izango dute. Txartel digitala tresna erraza eta erabilgarria da oso, eta bazkideei txartela erosotasunez eta arriskurik gabe erabiltzeko aukera emango die. Datorren denboraldirako bazkide guztiek txartel digitala erabiltzea da Klubaren guraria, eta horrexegatik denek ohitura hartu dezaten txartel digitalaren estreinaldia aurreratu du. Bide batez, Ligako azken neurketa honetan egingo den ATHLETICKET App-aren erabilera guztiz baliogarria izango da Klubak txartel digitalaren funtzionamendu zuzena baieztatu dezan.

Dagoeneko Apple Store eta Play Store-n eskuragarri dagoen ATHLETICKET App-aren bitartez bazkideak bere txartela sakeleko telefonoan modu birtualean edukiko du, eta San Mamesera etorri zein beste norbaiti zelaira sartzeko gonbita egiteko lagatu diezaioke.

Lehen urratsa erraza da oso. Sakeleko telefonoan ATHLETICKET App deskargatu besterik ez da egin behar eta bazkidearen kodea eta pin-arekin erregistratu. Behin erregistratuta txartel digitala zure sakeleko telefonoan izango duzu jada, oinarrizko bi moduz erabiltzeko prest: zu zeu txartel digitalarekin zelaian sartzeko, zein pertsona bat zure eserlekura gonbidatzeko. Hori guztia oso modu erraz eta intuitiboan egin daiteke eta itsatsita doazen bideo eta erabiltzailearen gidaliburuan ikus daitekenez.

Era berean, txartel digitalaren aplikazioak partida hasi baino bi ordu lehenago gonbidapena baliogabetzeko aukera ematen du, iritzia aldatu eta zu zeu San Mamesera joatea nahi izango bazenu. Beste abantaila batzuen artean, Athletic Clubeko online dendara zuzenean sartzeko aukera ere ematen dizu.