undefined

Maurik eta Koldo Aguirrek haien besokoak jaso dituzte

Maurik eta Koldo Aguirrek haien besokoak jaso dituzte

Athletic Clubek Mauricio Ugartemendiari (1934) eta Koldo Aguirreri (1939) gaur eguerdian omendu die jatorrizko besoko…

Athletic Clubek Mauricio Ugartemendiari (1934) eta Koldo Aguirreri (1939) gaur eguerdian omendu die jatorrizko besoko bakarrak oparituz, 1958ko Koparen final gogoangarrian parte hartutako bizirik dirauten bost lehoietatik bi izateagatik. Beste hirurek, Carmelok, Eturak eta Uribek, pasa den apirilaren 10ean haien besokoak jaso zituzten Lezaman, baina egun hartan Mauri eta Koldo Aguirre ezin izan ziren bertaratu eta horregatik Jose Anjel Iribar eta Jose Maria Argoitia 60. hamarkadatik aurrera haiekin taldean egondako adiskideek opariak eman dizkiete gaur Ibaiganen. Halaber, ekitaldian Aitor Elizegi presidenteak hartu du parte eta aukera nabarmen honetaz baliatu da Iribarri eta Argoitiari haien besoko bakarrak esker onez oparitzeko.

Betirako geratu den argazki ofizialean, zelaian bertan, Chamartin menderatu zuen talde historikoaren hamabost ordezkariak agertzen dira: Guillermo (masaje-emailea), Carmelo, Orue, Garay, Canito, Mauri, Etura, Lopez (ordezko atezaina), Baltasar Albeniz (entrenatzailea), I. Birichinaga (masaje-emailea), Artetxe, Koldo Aguirre, Eneko Arieta, Uribe eta Gainza (kapitaina). Horiek guztietatik, bizirik diraute sei futbolari, jokatu ez zuen Juan Antonio Lopez ordezko atezaina barne.
Garaipen hura Athleticen historian une garrantzitsu aipagarrienetako bat izan zen; izan ere, Arieta eta Mauriren golek Liga irabazi berri zuen Real Madrid gainditzeko balio izan zuten, madrildarren zelaian bertan. Halaber, zuriek aurreko lau edizioetatik hiru eskuratu zituzten 1955 eta 1960 urteen arteko ondoz ondoko Europako Koparen tituluak ahaztu barik.