undefined

Espainiako Selekzioaren deialdia

Espainiako Selekzioaren deialdia

Lucia Garcia, Damaris Egurrola eta Eunate Arraiza jokalari zuri-gorriek Espainiako Selekzioaren deialdian sartu dira datorren…

Lucia Garcia, Damaris Egurrola eta Eunate Arraiza jokalari zuri-gorriek Espainiako Selekzioaren deialdian sartu dira datorren maiatzaren 17an Camerunen aurka Guadalajarako Pedro Escartin zelaian jokatzeko. Partida honekin Espainiako Selekzioak,uda honetan (ekainaren 7tik uztailaren 7ra bitartean) Frantzian jokatuko duen Munduko Txapelketa prestatzeko lehenengo lagunartekoa izango du.

Lucia Garcia aurrelaria ohikoa da espainiar selekzioaren azkenaldiko deialdietan. Eunate Arraizak, berriz ere jaso du Angel Vilda hautatzailearen deia, eta Damaris Egurrola, gazte maila guztietan nazioarteko partidak jokatutako erdilaria, lehenengo aldiz joango da Espainiako Selekzioarekin.