undefined

Billy McNeill-en alaba eta John Clark-i harrera Ibaiganen

Billy McNeill-en alaba eta John Clark-i harrera Ibaiganen

Susan Chalmers, Billy McNeill-en alaba, eta Celtic-eko kapitain eskoziarraren taldekide zen John Clark Lisbon Lion-a,…

Susan Chalmers, Billy McNeill-en alaba, eta Celtic-eko kapitain eskoziarraren taldekide zen John Clark Lisbon Lion-a, Bilbon daude jada. Jose Angel Iribar eta Jon Ander De las Fuentes, Jorge Gomez eta Iker Goñi batzordekideek ongietorria eman die gonbidatuei Ibaiganen.

Ongietorri-harreraren barruan instituzio-afaria aurreikusi da egoitzaren jantokian. Celtic-eko banderatxoaz apainduta dago, club eskoziarraren oparia, eta bi taldeek San Mamesen jokatu zuten azken lagunartekoaren kartela. Igandean gonbidatuek lehen taldeko kideak ezagutuko dituzte, eta geroago museoa bisitatzeaz gain, jokalari ohiekin bazkalduko dute Athletic-Celta partidaren atsedenaldian egingo den sari-banaketa ekitaldiaren aurretik.