

Celtaren aurkako partidak bere alde hunkigarria izango du agurren egun honetan denboraldiaren etxeko azken partidan. Athletic Clubek, Billy McNeill hil berri denari egingo dion omenaldiarekin amaiera jarriko dio One Club Man sariari. Celtic-eko jokalari historikoaren izenean, San Mamesen Susan Chalmers alaba eta John Clark, 13 denboralditan atzeko lerroko taldekidea Glasgow-n, izango ditugu. Biek, atsedenaldian, Jose Angel Iribar eta Lezamako jokalari gazteena den Aner Rodriguezekin batera, oroipena eta maitasuna jasoko dute, Klubak McNeill-en irudiari aste batzuk lehenago eskoziar hirian egin zion moduan.
1953an, Athletic Clubek bere historian lan ikonikoetako batean bihurtuko zenari aurre egitea erabaki zuen. La Basconia enpresak arku berria muntatzeko ardura hartu zuen, Tribuna Nagusiaren hegal handiari eusteko asmoz, garai hartan ekimen aitzindaria zena, alegia. Francisco Izaola, arkuaren bi zatiak bat egiteko gorantza altxatzeko muntadura haretan lan egin zuen soldatzaileetako bat izan zen. Urte hartan Bilbon negu gogorra bizi izan zenez, lan hura bereziki nahikoa zaila izan zen. Arku mitikoa orain Lezaman dago, eta Francisco, Celtaren aurkako partidara gonbidatua, De Miguel, Magdalena eta Dominguez Salazarrek Fernando Casado ingeniariarekin batera proiektaturiko une gogoangarri arkitektoniko horretan parte hartu zutenen artean bizirik dagoen gutxietako bat da.
Eta ez dira faltako gure peñak: Somos Diferentes, Ribaforadako Catedral, Arnedana, El Corquete Rojiblanco, Al Limite, Bosko, Zuri Gorri Aitor Ocio Santurtzi, All Iron Uztarri eta Adiskideak Dayton Taberna elkarteak.



Aldundian kapitainen esker ona eta anbizioa
Kluba
Muniainek, Williamsek, De Marcosek, Balenziagak eta Raul Garciak zalegoari eskerrak eman dizkiote Bizkaiko Foru Aldundian jasotako harreran


Egin zaitez supertxapeldunen kamisetarekin
Kluba
Lehoiek jantzi zuten kamiseta eskuragarri dago jada Athletic Clubeko denda fisikoetan eta online


Harrera Bizkaiko Foru Aldundian
Kluba
Supertxapeldunek anbizio handiz agertu dira Aldundiaren harreran: “Lanean jarraituko dugu titulu gehiago lortzeko”


Harrera Bilboko Udaletxean
Kluba
Juan Mari Aburto alkateak segizio zuri-gorriari harrera egin dio Bilboko Udaletxean, eta Aitor Elizegik “athleticzale guztiei” eskaini die Superkopa


Garaipena erantzukizunez ospatzeko deialdia
Kluba
Athletic Clubek Superkopa ospatzeko pilaketak saihestea eskatu du, omenaldia ekitaldi xumeetan oinarrituko baita


Coca-Colak babeslegotza berritu du 2022ra arte
Kluba
Athleticen eta edari markaren arteko lotura ia mende erdiz luzatzen da


Gaizka Garitanoren agurra
Kluba
Atzora arte Athletic Cluben entrenatzailea izandakoaren agur mezua


Gaizka Garitanoren ordezkatzea
Kluba
Athletic Clubek lehen taldeko entrenatzailea ordezkatzea erabaki du


Bertsoderbi berezia
Fundazioa
Athletic Club Fundazioak Onintza Enbeita eta Andoni Egaña bertsolariekin San Mamesen grabatutako bi bideo argitaratu ditu


Oñati Gipuzkoa Zurigorri prestatzen ari da
Kluba
Debagoieneko Peña zurigorriek espero dute urte berriarekin batera koronabirusak atzeratzera behartu zuen ospakizuna berriro antolatzea