undefined

Billy McNeill-en alabak OCM saria jasoko du

Billy McNeill-en alabak OCM saria jasoko du

Susan Chalmersek, Billy McNeill Celtic-eko mitoaren alabak, John Clark-ekin lagunduta, eskoziar kapitainaren bikotea atzeko lerroan, 2019KO ONE CLUB MAN AWARD garaikurra jaso du Celtaren aurkako partidaren atsedenaldian.

Susan Chalmersek, Billy McNeill Celtic-eko mitoaren alabak, John Clark-ekin lagunduta, eskoziar kapitainaren bikotea atzeko lerroan, 2019KO ONE CLUB MAN AWARD garaikurra jaso du Celtaren aurkako partidaren atsedenaldian. Legendazko beste futbolari batek, oraingo honetan, Jose Angel Iribarrek, duela gutxi hildako eskoziar kapitainaren alabari saria eman dio. Iribarrekin batera, Aner Rodriguez Lezamako harrobian dagoen jokalaririk gazteena zelai erdiraino ere irten da. Erdiko atzelariaren 5 zenbakia zeraman olana berde-zuri batek eta You’ll never walk alone abestiaren soinu-bandaren bideo hunkigarri batek Billy McNeill-en legendazko irudia gogora ekarri dute.