undefined

Gaur RC Celta dugu bisitari

Gaur RC Celta dugu bisitari

1924ko Kopa kanporaketa batean lehenengo aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik bilbotarrek eta vigokoek 122 neurketa oficial jokatu dituzte (6 Kopan eta 106 Ligan) elkarren kontra.

1924ko Kopa kanporaketa batean lehenengo aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, 2018/19 Ligari agur esango dion gaurko partida ere kontuan hartuta, bilbotarrek eta vigokoek 122 neurketa oficial jokatu dituzte (6 Kopan eta 106 Ligan) elkarren kontra.

Aipagarria benetan bai Kopan baita Ligan ere, San Mames berriaren lehenengo bisitaria RC Celta talde galiziarra izan zela.

San Mames berriari ongi etorria eman zion 2013ko irailaren 16an jokatutako Liga partida historiko hartan galiziarrak izan ziren zuri-gorrien aurkari (Athletic Club 3 – RC Celta 2), eta hilabete batzuk geroago, abenduaren 19an hain zuzen ere, Celta izan zen Kopako lehen kanporaketaren aurkaria (Athletic Club 4 – RC Celta 0).

Gaur palko nagusian, Athletic Club Museoaren bilduma osatzen duten partida gogoangarri haietako oroigarriak egongo dira ikusgai: San Mames berrian lehen gola sartzeko ohorea izan zuen Charles-en elastikoa eta botak, eta 18/19 denboraldiko KO-aren txapelketan lehenengo gola sartu zuen Iker Muniainek sinatutako baloia hain zuzen ere.