undefined

Jokalari ohien biltzarrak Athletic Clubekin loturak indartu nahi ditu

Jokalari ohien biltzarrak Athletic Clubekin loturak indartu nahi ditu

Gaur AJE-k, Athletic Clubeko Jokalari ohien Elkarteak, San Mameseko Jose Iragorri aretoan urteroko Batzar Orokorra egin du.

Zuzendaritza Batza eta Athletic Club Fundazioaren eskutik, gaur AJE-k, Athletic Clubeko Jokalari ohien Elkarteak, San Mameseko Jose Iragorri aretoan urteroko Batzar Orokorra egin du. Bileraren hasieran, Aitor Elizegi presidenteak jokalari beteranoen lana goraipatu nahi izan du “gure Kluba ulertzeko beharrezkoak izateaz gain, etorkizunean etorriko direnei lekukoa emateko egiten duten ahalegina ezinbestekoa baita”.

Jokalari Ohien Elkarteak bere jardueraren oinarrizko bi zutabeak sendotu nahi ditu: alde batetik, futbola utzi ondoren lan edo ekonomia arazoak dituzten kideei laguntza eskaintzea, eta bestetik, beterano talde modura gizarte lanak egin, ongintzazko ekintzak antolatu eta Klubaren ordezkaritza izateaz gain Liga Solidarioan parte hartu eta lagunarteko partidak jokatu. Juan Mari Zorriqueta, AJE-ko Zuzendaritzaren kideetako batek azaldu zuenez, “parte-hartze zabalagoa eta errenobazio eta xarma pixka bat gehiago lortzea da asmoa”. Azken hilabeteotan, jokalari ohien taldeak Bilbora eta Lezamako kirol instalazioetara etorritako beste talde batzuen aurka anaitasuneko neurketak jokatu zituen, baita gaixotasun arraroen ikerketarako eta Gurutze Gorriaren eta Elikagaien bankuaren aldekoak ere, eta askotan diru bilketa garrantzitsuak lortu ziren.

Athletic Clubek pertsona nagusientzako oroitzapen tailerren antolakuntzan parte hartzen jarraituko du, eta ekintza hauek burutu daitezen San Mamameseko zein Lezamako ateak parez pare zabalduko ditu. Jarduera honen arrakasta bere hazkundearen eta Estatu espainiarretik heldutako eskaera kopuru handiaren araberakoa da. 2016an bete ziren 10 tailerrek 30era iritsiko dira 2019an, Imanol Etxeberria eta Tzibi Juaristiren lan dinamizatzaileari esker.

Jokalari Ohien Elkarteak Klubaren ekintzetan aktiboki parte hartzen jarraituko du, hala nola, bazkideei intsigniak banatzen, Peñen bisitetan ordezkaritza lana eginez, batzarrak antolatuz eta lagunarteko neurketak jokatuz.

Jokalari Ohien Elkartea 171 kidek osatzen dute, eta 110 zale ditu eta badaude beste 110 kide, laguntzaile eta laguntzaile berezien artean.