undefined

Aviron Bayonnaisek gurekin hitzartu du 2021era arte

Aviron Bayonnaisek gurekin hitzartu du 2021era arte

Athletic Club eta Aviron Bayonnais hurrengo bi denboraldietarako lankidetza-akordio batera iritsi dira.

Athletic Club eta Aviron Bayonnais hurrengo bi denboraldietarako lankidetza-akordio batera iritsi dira. Hortaz, talde lapurtarra gure Klubaren hitzartutako taldea da 2021eko ekainaren 30era arte. Akordio honen arabera, 2008tik bi klubek hasitako lotura luzatzen da, Iparraldeko futbolaren beheko kategoriak garatu eta indartzeko asmoz.

Igande honetan San Mamesen egindako sinadura ekitaldian egon dira Aitor Elizegi presidentea; Juan Carlos Ercoreca, Athletic Club Fundazioarena; Jon Berasategi zuzendari nagusia; eta Martin Urrejola, hitzartutako taldeekin harremanetarako arduraduna, Athletic Cluben aldetik.

Aviron Bayonnaisen aldetik, Sangare Lausseni presidentea eta Alexis Capela, Athletic Clubekin harremanetarako arduraduna, egon dira.