undefined

FC Bartzelonaren aurka De Marcosi erakutsitako txartel horia kendu du KAA-k

FC Bartzelonaren aurka De Marcosi erakutsitako txartel horia kendu du KAA-k

Kirol Auzitegi Administratiboak Athletic Clubek ipinitako helegitea aintzat hartu du.

Kirol Auzitegi Administratiboak Athletic Clubek ipinitako helegitea aintzat hartu du eta, horren ondorioz, pasa den otsailaren 10ean, FC Bartzelonaren aurkako partidan, Oscar de Marcos jokalariari erakutsi zioten txartel horia kentzea erabaki du.

Ebazpenean zera hau esaten da: ezin dela ondorioztatu baloiak besoan jotzen duenik, baizik eta sorbaldan edo bizkarrean, eta epailearen ageriko hanka-sartze bat dagoela.