undefined

Fernando Canales sukaldaria, San Mameseko gastronomiaren buru

Fernando Canales sukaldaria, San Mameseko gastronomiaren buru

Sukaldari berri batek zuzenduko ditu San Mameseko ekitaldietarako gastronomia berezia, jatetxea eta taberna.

Sukaldari berri batek zuzenduko ditu San Mameseko ekitaldietarako gastronomia berezia, jatetxea eta taberna.

Proiektuaren buru Fenando Canales izango da, bere profesional-taldearekin lagunduta. Bilboko sukaldari ospetsuak Michelin izar bat dauka, eta bere ibilbidea bikaina da sormen zein proiektu gastronomikoen kudeaketan.

Bultzada berri honek estadioaren negozio-garapena indartzea ekarriko dio Athletic Clubi, eta horrez gain San Mamesek planteamendu gastronomiko bakarreko kirol esparrua eta nazioarte mailan erreferentzia izaten jarraituko du. Estadioa “Bizkaiko Gune Gastronomikoan” bihurtuko da hain desberdina den mundu baten bitartez futbolaren zabaleraz lagunduta.

Datozen egunotan proiektu berria zehatz-mehatz partekatuko dugu eta proposamen gastronomikoak jakinaraziko dira taberna zein jatetxearen berriz irekitzearen datekin batera. Biak zenbait egun itxita egongo dira gaurtik aurrera, maiatzak 13, berregokitze lanak medio.