undefined

2019ko Museoen Nazioarteko Eguna

2019ko Museoen Nazioarteko Eguna

Lorea Bilbao Kultura diputatuak, datorren larunbatean, maiatzaren 18an, ospatuko den Museoen Nazioarteko Eguna aurkeztu du…

Lorea Bilbao Kultura diputatuak, datorren larunbatean, maiatzaren 18an, ospatuko den Museoen Nazioarteko Eguna aurkeztu du Arkeologi Museoan, hiritarrei lurraldeko museoen aniztasuna ezagutzera emateko asmoz. Beste urtebetez, Bizkaiko gainontzeko museoekin batera, Athletic Club Museoak ekimen honekin bat egin du, ateak zabalik jardunaldi bat ospatuz doaneko sarrerarekin bai Museorako bai San Mamesetik egiten diren bisita gidatuetarako.

Ohiko ordutegia eta funtzionamendua egongo da, 10:00etatik 20:00etara, eta 30 minutueroko bisita gidatuak egingo dira. Pertsona bakoitzeko bi gonbidapen jaso ahal izango dira Athletic Club Museoan (San Mameseko 20. ate ondoan). San Mamesera egingo diren bisitak lekua bete arte eskainiko dira.