undefined

Celtic-en harrera handia McNeill-en OCM dela eta

Celtic-en harrera handia McNeill-en OCM dela eta

Klub eskoziarrak “Athletic Clubek Celticeko historiaren kapitain handienaren omenez eskaini zuen egun berezia” azpimarratu eta eskertzen du.

Celtic FC taldeak, Billy McNeill-i emandako “One Club Man sari ospetsua” berriro aipatzen du bere web ofizialean eskainitako artikulu batean. Klub eskoziarrak “Athletic Clubek Celticeko historiaren kapitain handienaren omenez eskaini zuen egun berezia” azpimarratu eta eskertzen du.

“Egun osoan adeitasuna eta maila erakusgarri izan ziren Athletic Cluben aldetik” idatzi du Celticek, eta Billyren alaba den Susan Chalmersen adierazpenak agerian ere jarri zituen: “Oso harro nago, izugarrizko ohorea da aitarentzat eta familiarentzat.. Ibilbide baten amaiera bikaina, benetan oso polita izan da”.

Halaber, erreportajean jardunaldian zehar antolatutako ekitaldi guztien deskribapen zehatza irakur daiteke. Goizean, “Susan eta John Clark-i hotelean egindako ongi etorria lehen taldearen partetik, txaloaldi beroa eskainiz McNeillen irudiaren gaineko aurkezpen hunkigarriaren ostean”. Eguerdi aldera, museora egindako bisita eta jokalari ohiekin bazkaria, eta azkenik, “You’ll never walk alone abestiaren itzelezko bertsioa estadioan durundatuz, euskaldunek bufandak eta Hoops-en banderak astindu eta zelaiko pantaila erraldoian Cesarren aldeko bideo zirraragarria proiektatzen zen bitartean”.

Artikuluan “John Clark, Billyren adiskide, taldekide eta Lisboako lehoia” denaren hitzak ere aipatzen dira: “Pribilegioa izan da Billyren izenean saria jasotzera Bilbora etortzea”. Azkenik, Celtic FC-aren sare sozialetan OCM-aren banaketa oihartzun itzela izan duela aipatzekoa da. Thank you very much! Go raibh maith agat! Eskerrik asko!