undefined

Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da

Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da

Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako.

Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako. Hegaleko bilbotarrarentzat saria da Bilbao Athleticen erakutsi duen errendimendua eta erregulartasunari esker.

Aurtengo denboraldian oraingoz 31 partida jokatu ditu eta goleatzaile fina dela frogatu du 9 gol lortuta.
Larrazabalek gazte mailako Danok Bat taldean amaitu eta gero Bigarren B-ko Zamudion jokatu zuen senior mailan. Txorierriko taldeak kategoria galdu arren, bere errendimenduari esker Lezamako ateak zabaldu ziren harentzat bigarren talde zuri-gorrian aritzeko. Orduan Bilbao Athletic Gaizka Garitanok zuzentzen zuen, eta orain bere aginduetara izango du lehen taldean.

Gaizka Larrazabal, Aitor Larrazabal gure erakundearen izen historikoetako baten semea da. Izan ere, Athleticekin partida gehien jokatu duen zortzigarrena da. Bitxikeria bada ere, ez ditugu lehen taldeko elastikoa jantzi diren aita-semeen hainbeste adibide. Azkena atepean izan zen: Carmelo eta Andoni Cedrun. Aurrekoa, Luis Uribe, lehen hiru Liga irabazi zituen Athleticeko kidea, eta Ignacio Uribe, 50. hamarkadaren Hamaika Baserritarren jokalari mitikoarena da.

Ohikoago izan da Athleticen zenbait anai edota beste ahaidetasun-maila batzuk gure taldean bat egitea. Azken boladan, Roberto Bertolen biloba zen Mikel Kortinak jokatu zuen; osaba-ilobaren kasuak badaude, esate baterako Ripodas eta Tiko edo Ander eta Gaizka Garitanorenak, baita lehengusuenak ere, Adrien Goñi eta Iker Muniain kasu.