undefined

Iñigo Muñozek Athletic Club utziko du

Iñigo Muñozek Athletic Club utziko du

ñigo Muñoz Bilbao Athleticeko hegalekoak, Athletic Clubekin duen lotura ekainaren 30ean amaituko du.

Iñigo Muñoz Bilbao Athleticeko hegalekoak, Athletic Clubekin duen lotura ekainaren 30ean amaituko du. Bi denboralditan eskumendeko taldearekin aritu da 54 partida jokatuz (lau gol), eta Cuco Zigandaren aginduetara lehen taldearekin debuta egin zuen, Formenteran jokatutako Kopako partidan alegia. Klubak, datorren hilean amaitzen den kontratua ez luzatzea erabaki du.

Athletic Clubek jokalari eskerrak eman nahi dizkio bere etapa zuri-gorrian erakutsi duen profesionaltasun eta dedikazioagatik eta onena opa dio bere kirol etorkizunean.