undefined

Amaitu dira San Mames bisitatzeko larunbaterako gonbidapenak

Amaitu dira San Mames bisitatzeko larunbaterako gonbidapenak

Badago oraindik museoa bisitatzeko aukera, gidaririk zein estadiotik ibilbidea egin gabe.

Datorren larunbatean, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, San Mamesetik egiten den tour gidatuaren gonbidapenak gaur eguerdian amaitu dira. Badago oraindik museoa bisitatzeko aukera, gidaririk zein estadiotik ibilbidea egin gabe.

Erreserbatutako sarrerak dituzten pertsonei gogorarazten diegu museora etorri behar direla San Mameseko bisita egin baino ordubete lehenago. Ohiko ordutegia eta funtzionamendua egongo da, 10:00etatik 20:00etara.